Urte horrek malko beltzez moldatutako hamar gurutze grabatu zituen zeruan,
azken zizpuruarekin itxaropenak utzi zituen milioika bihotz hautsien negar-tantak.
Arrazoia beraien arma,
honela inperio bat menderatu zuten
eta fenix hegaztia errautsetatik berragertu zen.
Beraien hitzek hormen arrakalak zeharkatu zituzten,
borroka hilezin baten olerkari martilen bezala.
Zuloan manta babesleku bakarra izanda,
egun eta gauez bakardadea lekuko bakarraz,
beraien bizitza gazteen lorea apurka zimelduz joan zen,
hostoz hosto, petaloz petalo itzaltzen.
Arrazoia beraien arma,
honela inperio bat menderatu zuten,
eta fenix hegaztia errautsetatik berragertu zen.
Duintasuna, pasioa, harrotasuna,
dioenak honek hiltzea merezi ez duela,
ez du ulertzen askotan ez dela hilik egon behar barrutik hilda sentitzeko.
Heriotza bakoitza malko bat da,
udaberriko kimuentzako ureztatzea,
eta hormek hilarri inprobisatuak bezala otoitz egiten dute,
“gure mendekua gure seme-alaben irribarrea”.