Lehenaldiko hildakoengatik isuritako malkoek,
beraien begi madarikatuak oraingo eraildakoak ezin ikustea egiten dute,
beraiek izango dira ahaztu berriak.
Guantanamo, Palestina, Libano...
mundu askatuak eraikitako ghetto berriak,
beraien kloaketan erabakitzen da nor bizi eta nor hil. Zortea botata dago.
Jainko berriak dira eta banatzen dute beren infernua
urre beltz, dirua eta boterearekin,
guk bitartean, urrezko zekorren adoratzaileak,
beraien botereko aldareetan heltzen ditugu.
Begiak zabaldu eta sokak askatu,
orainaldiagatik borrokatzeak etorkizunean orainaldi hau gogoratu behar ez izatea egingo du.
Boterea gurea izan behar da!