Ardiaren larrua duen otso bat gehiago zara,
zure irribarrearen distirak ez du uzten zure faltsukeria interesatua ikusten,
komedian inoiz idatzi den paperik onena.

Sugearen antzera, zure biktimarengana isil hurbiltzen zara letaginak sartuz.

Ez nauzu ni engainatzen eta topatuko gara,
zeren gu biok desberdinak izan arren, infernu zikin bereko deabruak gara,
eta nire momentua itxaroten dago.

Dena den, jarraitzen duzun bide iluna,
bizitza deitutakoa, eta zure irentsi nahiak,
orain arte itsu egon direnen aurrean zure izaera berekoia azaltzen bukatuko du.

Eta orduan gauza bat lortua izango duzu,
bizitzan tristeena dena, bakardadea.

Ez nauzu ni engainatzen eta topatuko gara,
zeren gu biok desberdinak izan arren, infernu zikin bereko deabruak gara,
eta nire momentua itxaroten dago.

Horrela biktima-biktimaz, artalde-artaldez.